SPRI: FACEBOOK II: nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en.

Martes, 31. Octubre 2017 10:00 12:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetan azalduko dira zeintzuk diren Facebook-eko tresna aurreratuenak jarraitzaileei informazio gehiago emateko, eta baita ere jarraitzaileak leialtzeko baliabideak.

Helburua:

Baldin eta zure negozio edo enpresak FanPage bat badu eta oinarrizko erabilgarritasunak ezagutzen badituzu (ikusi Facebook I ikastaroa), ikastaro honetan zure FanPage-a pertsonalizatzen eta ezarpenak hobetzen ikasiko duzu, zure jarraitzaileek eduki osoagoak jaso ditzaten. Social Pluggins-ekiko elkarreragina ezagutuko duzu eta kanpaina bat sortzen ikasiko duzu Facebook Ads erabiliz.

Edukia:

  • Posizonamendua: EdgeRank algoritmoa
  • Pertsonalizatu zure FanPage-a
    • Cooltabs
    • External Content Tab: nola erantsi erlaitz bat zure webarekin
    • Contact Tab: nola erantsi harremanetan jartzeko formulario bat
    • Youtube Tab: nola erantsi zure Youtube-ko kanala
  • Social Pluggins
  • Landing Page
  • Nola sortu ekitaldi bat
  • Facebook Ads: nola sortu kanpaina bat
  • Nola idatzi Facebook-en
  • SEO Facebook-en
  • Estatistikak

Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Noiz:

Urriak 31, 10:00etatik 12:00etara.

Non:

Inguralde - Paseo Dolores Ibarruri, s/n Local B

Izena ematea:

Izena ematea

 

SUBIR